Legezko Abisua

1. WEB HONEN TITULARRAREN NORTASUNA

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazten dizugu www.cclaukariz.com webgunearen titularra honako hau dela:

Sozietatearen izena:

Laukariz Landa Kluba

IFK:

G-48279368

Helbidea:

Urbide kalea, z/g, PK 48100 Laukariz-Mungia. Bizkaia

Telefono zenbakia:

+34 946 740 858

Helbide elektronikoa:

cclaukariz@euskalnet.net

Erregistroko datuak:

Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Elkarteen Erregistroan inskribatua, Aurkezpen Liburuaren 1.675 zenbakian eta Inskripzio Liburuaren 1.486 zenbakian.

2. WEBGUNE HONEN ERABILERA-BALDINTZA OROKORRAK

Web-orri honen sarbideak “Erabiltzaile” izaera emango dizu web-orrira sartzen zaren unean, betiere www.cclaukariz.com webgunean argitaratutako baldintzak esanbidez eta zalantzarik gabe onartuta. Hortaz, Erabiltzaileak erabilera-baldintza orokor hauek irakurri beharko ditu, web-orri honen bitartez eskaintzen diren zerbitzuetara sartzeko eta, hala badagokio, erabiltzeko asmoa duen bakoitzean, baldintza horiek aldatu baitaitezke.

Ildo horretatik, “Erabiltzaile” gisa hartuko da www.cclaukariz.com web-orrian garatutako doako edo ordaindu beharreko zerbitzuetara eta jardueretara sartzen den, horiek ikusten dituen, erabiltzen dituen edo horietan parte hartzen duen pertsona.

2.1. XEDEA ETA APLIKAZIO-EREMUA

Erabilera-baldintza orokor hauek www.cclaukariz.com webgunearen sarbidea, nabigazioa eta erabilera arautzen dute, eta baita horren edukiak erabiltzetik ondorioztatutako erantzukizunak ere. Edukiak honako hauek izan daitezke: testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, softwareak, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu-baseak, irudiak, adierazpenak eta informazioak, eta baita jabetza intelektualari eta industrialari buruzko estatuko legeen eta nazioarteko itunen babespeko beste edozein sormen ere.

Laukariz Landa Klubak baldintza bereziak ezarri ahalko ditu, berariazko zerbitzuen erabilerari edota kontratazioari aplikatzeko, eta baldintza orokor hauek modu osagarrian aplikatuko dira.

2.2. ZERBITZUAK BALIATU ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  1. www.cclaukariz.com webgunerako sarrera librea eta doakoa da, hasteko. Hala ere, zerbitzu eta eduki batzuk zerbitzuaren edo produktuaren aldez aurreko kontratazioari lotuak egon daitezke; kasu horietan, kontratazioa egin aurretik, Laukariz Landa Klubak zure esku jarriko dituen eta horretarako sortuak izan diren baldintza bereziak aplikatuko dira.
  2. Webgune honetan jasotako zerbitzuak erabili nahi dituzten adingabeek beren gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien aldez aurreko baimena izan beharko dute, eta horiek izango dira beren ardurapeko adingabeek egindako gauzen arduradun bakarrak.
  3. Une oro, Erabiltzaileak bidezko moduan erabili beharko ditu web-orri honetako zerbitzuak, baldintza orokor hauen, indarreko legediaren, moral eta ordena publikoaren eta Interneten oro har onartutako praktiken arabera.
  4. Erabiltzaileak bermatu egingo du webgune honetan gaineratutako sinatu beharreko agirien bitartez emandako informazio guztia bidezkoa, erreala, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela. Emandako informazioan egin daitekeen edozein aldaketaren berri Laukariz Landa Klubari berehala emateko erantzukizuna Erabiltzaileak izango du bakarrik.
  5. Erabiltzailea honako hauetatik salbuetsiko da: birusak, programak, makroak edo edozein karaktere-segida gaineratzea webgune honen sistema informatikoa kaltetu edo aldatzeko; beste erabiltzeen sarrera oztopatzea baliabideak gehiegi kontsumituz; webgune honetan barne hartutako datuak hartzea publizitate-helburuarekin; webgune honetan barne hartutako edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, aldatzea edo besteen esku jartzea; webgune honetan barne hartutako zerbitzuen bitartez, jabetza intelektuala, sekretu industrialak, kontratuko konpromisoak, eta besteen ohorerako, irudi pertsonalerako eta intimitaterako eskubideak kaltetu ditzaketen ekintzak gauzatzea; bidegabeko lehia eta publizitatea.
  6. www.cclaukariz.com webgunean zerbitzu bat erabili edota kontratatzeko, Erabiltzaileak bere burua erregistratu beharko du, eta ematen duen informazioa egiazkoa eta bidezkoa izateaz arduratuko da. Erregistratzearen ondorioz Erabiltzaileari pasahitza ematen bazaio, erabiltzaileak konpromisoa hartuko du zerbitzu hauetara sartzeko pasahitza zuhurtzia handiz erabiltzeko eta ezkutuan gordetzeko. Hortaz, Erabiltzaileek ematen zaizkien identifikatzaileak edota pasahitzak behar bezala zaintzeko eta isilpean gordetzeko ardura izango dute, eta konpromisoa hartuko dute datu horiek beste batzuei aldi baterako zein behin betiko ez uzteko eta kanpoko beste batzuek ikustea ez uzteko. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da legez kanpoko beste batek zerbitzua bidegabe erabiltzea, betiere horretarako pasahitz bat erabiltzen badu, Erabiltzaileak zuhurtziarik gabe erabili duelako edo galdu egin duelako. Pasahitzen lapurretaren, galtzearen edo baimenik gabe erabiltzearen kasuetan, Erabiltzaileak berehala horren berri eman beharko dio Laukariz Landa Klubari, pasahitza baliogabe dezan. Laukariz Landa Kluba ez da inoiz baimenik gabeko beste batzuek egindako gauzen arduraduna izango, Erabiltzaileak adierazi dugun jakinarazpena egiten ez duen bitartean.

3. JABETZA INTELEKTUALEKO ETA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEAK

Laukariz Landa Kluba www.cclukariz.com osatzen duten elementu guztien jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideen titularra da, horren marka, merkataritza-izena edo zeinu bereizlea barnean hartuta. Zehazki eta mugatzeko asmorik gabe, egile-eskubideen babespean daude honako hauek: diseinu grafikoa, iturburu-kodea, logoak, testuak, grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak eta webgune honetako gainerako elementuak.

Nolanahi ere, www.cclaukariz.com webgunera sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du inplikatzen Erabiltzaileari bere jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak ukatzea, eskuordetzea edo erabilera pertsonalerako Laukariz Landa Klubaren erabateko lizentzia edo lizentzia partziala ematea.

Horregatik, Erabiltzaileak aitortzen du honako hauek jabetza intelektualeko edota industrialeko bere eskubideak urratzen dituztela: Laukariz Landa Klubaren idazki bidezko esanbidezko baimenik gabe, www.cclaukariz.com webguneko eduki guztia edo horren zati bat erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, merkaturatzea, aldatzea, berrerabiltzea, jendaurrean jakinaraztea eta, oro har, edozein prozeduraren bidez ustiatzea.

Interneten bidez www.cclaukariz.com webgunean transmititzen den eta datu pertsonaltzat hartzen ez den informazio guztia (barnean hartuta edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko, etab.) Laukariz Landa Klubaren jabetza esklusibokoak izango dira, eta Klubak horiek erabiltzeko eskubide guztiak izango ditu, horregatik beste inoren konpentsaziorik edo faborerik jaso gabe.

4. ERANTZUKIZUNEN ETA BERMEEN ERREGIMENA

  1. Laukariz Landa Klubak ez du bermatzen www.cclaukariz.com webgunean barne hartutako zerbitzuen edo informazioaren bidezkotasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasun, egiazkotasuna edo zehaztasuna, eta, beraz, Erabiltzaileak egindako erabileraren edo harengan dituen itxaropenen iruzurretik ondorioztatutako kalteen zuzeneko edo zeharkako edozein erantzukizunetatik salbuetsita dago.
  2. Laukariz Landa Klubak, bere aukeren barruan eta teknologiaren egoera kontuan hartuta, webgunearen funtzionamendu egokia eta birusik edota osagai kaltegarririk ez egotea ahalbidetzen duten neurri teknikoak eta antolamenduzkoak hartu dituela adierazi du; hala ere, ezin du honako hauen gaineko erantzukizuna izan: (a) www.cclaukariz.com webguneko edukien eta zerbitzuen iraunkortasuna eta erabilgarritasuna; (b) eduki horietan akatsik ez egotea eta gerta daitekeen edozein akatsen zuzenketa; (c) www.cclaukariz.com webgunean birusik edota beste edozein osagai kaltegarrik ez egotea; (d) hartu diren segurtasun-neurrien menderaezintasuna; (e) www.cclaukariz.com webgunearen segurtasun-sistemak urratzen dituen edozein pertsonak eragindako kalteak.
  3. Erabiltzailea izango da hirugarrenen arduradun bakarra honako kasu hauetan: www.cclaukariz.com webgunera pertsonalki edo bere izenean bidalitako edozein jakinarazpen, eta webgune honetako edukien eta zerbitzuen bidegabeko erabilera.
  4. Laukariz Landa Klubak eskubidea izango du mantentze-lanak egiteko, konpontzeko, eguneratzeko edo hobetzeko www.cclaukariz.com webgunerako sarrera aldi baterako eta aldez aurreko abisurik gabe eteteko. Zirkunstantziek aukera ematen baldin badute, Laukariz Landa Klubak behar adina aurrerapenarekin bere web-orrian abisu bat argitaratuko du, zerbitzuak eteteko aurreikusitako data adieraziz.
  5. Hala badagokio, www.cclaukariz.com webgunean beste web-orrietarako loturak egon daitezke, baina Laukariz Landa Klubak horien gaineko kontrolik ez duenez, ez du horiekiko erantzukizunik izango. Lotura horien helburu bakarra Erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuk daudela jakinaraztea da, eta, beraz, Erabiltzaileak izango du erantzukizun guztia webgune horien edukietara sartzen denean, eta horiek arautzen dituzten baldintzen eraginpean egongo da.
  6. Laukariz Landa Klubak ez du erantzukizunik izango Erabiltzaileek webgune horietako edukiak eta zerbitzuak erabiltzeari dagokionez. Hortaz, Klubak ez du bermatzen Erabiltzaileak eduki eta zerbitzu horiek erabiltzerakoan hemen adierazten diren erabilera-baldintza orokorrei egokitzea, eta ezta zuhurtziaz erabiltzea ere.

5. IRAUPENA ETA ALDATZEA

  1. Laukariz Landa Klubak eskubidea izango du erabilera-baldintza orokor hauek guztiz edo partzialki aldatzeko, eta www.cclaukariz.com webgunean argitaratu beharko ditu aldaketak. Era berean, aldez aurretik abisatu gabe, bidezkotzat hartzen dituen aldaketak egin ahalko ditu webgunean, bertan ematen dituen edukiak eta zerbitzuak aldatuz, ezabatuz edo gehituz, eta baita horiek aurkezteko edo kokatzeko modua aldatu ere. Horren ondorioz, indarrean daudela ulertu dira Erabiltzailea www.cclaukariz.com webgunera sartzen den unean argitaratuak dauden baldintza orokorrak, eta, beraz, Erabiltzaileak aldizka irakurri beharko ditu erabilera-baldintza horiek.
  2. Baldintza berezietan xedaturikoa alde batera utzita, Laukariz Landa Klubak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu beharrik gabe amaitu, eten edo moztu ahalko du webguneko edukietarako sarrera, eta Erabiltzaileak ezingo du kalte-ordainik eskatu.

6. APLIKATUKO DEN LEGEDIA ETA JURISDIKZIO-ESKUMENA

Laukariz Landa Klubaren eta Erabiltzailearen artean ezarritako harremanak aplika daitekeen legediari eta jurisdikzio-eskumenari buruz indarrean dagoen araudian xedaturikoaren arabera arautuko dira. Hala ere, araudiak alderdiak foru baten eraginpean jartzeko aukera dutela aurreikusten duen kasuei dagokienez, Laukariz Landa Kluba eta Erabiltzailea Bilboko hiriaren Epaitegien eta Auzitegien eraginpean jarriko dira, legokiekeen beste edozein foru esanbidez ukatuz.