PRIBATUTASUN POLITIKA

ERABILERA BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA

Mesedez, arreta handiz irakur itzazue erabilera-baldintzak Webgunea erabili aurretik. Webgune hau erabiltzeak erabiltzaileak inplizituki baldintzak onartzen dituela esan nahi du. Baldintza horiekin ados ez baldin bazaude, edo zalantzaren bat baldin baduzu, mesedez, ez zaitez erregistratu eta ez ezazu Webgunea erabili.

NOR GARA?

LAUKARIZ LANDA KLUBA, helbidea: Urbide Kalea Z.G., 48100 Mungia, Bizkaia. Webgune honekin lotutako edozein gairako klubarekin harremanetan jartzeko aukera izango da.
www.cclaukariz.com domeinuaren jabea LAUKARIZ LANDA KLUBA da

ZER DA LAUKARIZ LANDA KLUBAREN WEBGUNEA?

Oraintxe www.cclaukariz.com webgunean zaude, LAUKARIZ LANDA KLUBAK bere zerbitzuei buruzko informazio gehiago emateko eratutako espazio interaktiboan.

WEBAREN JABETZA ETA ERABILERA MURRIZKETAK

Webgune honen jabea LAUKARIZ LANDA KLUBA da. Marka guztiak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualeko gainerako eskubideak LAUKARIZ LANDA KLUBAren jabarikoak dira, eta, beraz, webguneko edukia ezin izango da laga, kopiatu, erreproduzitu, argitaratu, kargatu, bidali, transmititu, banatu edo ustiatu, Webgunearen helburuarekin bat etorriz gunearen eta horren edukien erabilerarako izan ezik; era berean, deskarga eta kopia pribatuak egin ahalko dira, baina baldintza hauetan itundu ez den erabilerarik ezingo da egin. Aurrekoa ez betetzeak egile-eskubideak eta LUKARIZ LANDA KLUBAren gainerako jabetza-eskubideak urratzea ekarriko du. Egile-eskubideak eta LUKARIZ LANDA KLUBAren gainerako jabetza-eskubideak urratzea dakar hemen onartzen ditugunez bestelako helburuetarako edukiak aldatzeak eta erabiltzeak. Erabilera-baldintza hauen ondorioz, hemen adierazitako edukiak beste edozein Web edo sare informatikotan erabiltzea debekatuta dago.

IRAUPENA

Erabilera-baldintza hauek indarrean egongo dira webgunean aldatu gabe jarraitzen duten bitartean, eta LUKARIZ LANDA KLUBAk izango du edozein unetan horiek aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea; aldaketa horiek web-orrian adierazi beharko dira.

DATUAK BABESTEKO POLITIKA

www.cclaukariz.com web-orriaren helburu nagusia LAUKARIZ LANDA KLUBAren zerbitzuei eta jarduerari buruzko informazioa ematea da

LAUKARIZ LANDA KLUBAk datu pertsonalak babesteko legezko betebeharra hartu du bere gain, bereziki honako hauei dagokienez:

  • Datu pertsonalen fitxategiak edo tratamenduak egotea.
  • Datu-bilketaren helburua.
  • Informazioaren hartzaileak.
  • Egiten ditugun galderen izaera fakultatiboa edo derrigorrezkoa.
  • Datuak lortzeak edo ez emateak izan ditzakeen ondorioak.
  • Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, indargabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak gauzatzeko aukera.
  • Datuen tratamenduaz arduratuko denaren izena eta helbidea, edo hala badagokio, haren ordezkariarena.