Mesedez, arreta handiz irakur itzazue erabilera-baldintzak Webgunea erabili aurretik. Webgune hau erabiltzeak erabiltzaileak inplizituki baldintzak onartzen dituela esan nahi du. Baldintza horiekin ados ez baldin bazaude, edo zalantzaren bat baldin baduzu, mesedez, ez zaitez erregistratu eta ez ezazu Webgunea erabili.
LAUKARIZ LANDA KLUBA, helbidea: Urbide Kalea Z.G., 48100 Mungia, Bizkaia. Webgune honekin lotutako edozein gairako klubarekin harremanetan jartzeko aukera izango da.
www.cclaukariz.com domeinuaren jabea LAUKARIZ LANDA KLUBA da
Oraintxe www.cclaukariz.com webgunean zaude, LAUKARIZ LANDA KLUBAK bere zerbitzuei buruzko informazio gehiago emateko eratutako espazio interaktiboan.
Webgune honen jabea LAUKARIZ LANDA KLUBA da. Marka guztiak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualeko gainerako eskubideak LAUKARIZ LANDA KLUBAren jabarikoak dira, eta, beraz, webguneko edukia ezin izango da laga, kopiatu, erreproduzitu, argitaratu, kargatu, bidali, transmititu, banatu edo ustiatu, Webgunearen helburuarekin bat etorriz gunearen eta horren edukien erabilerarako izan ezik; era berean, deskarga eta kopia pribatuak egin ahalko dira, baina baldintza hauetan itundu ez den erabilerarik ezingo da egin. Aurrekoa ez betetzeak egile-eskubideak eta LUKARIZ LANDA KLUBAren gainerako jabetza-eskubideak urratzea ekarriko du. Egile-eskubideak eta LUKARIZ LANDA KLUBAren gainerako jabetza-eskubideak urratzea dakar hemen onartzen ditugunez bestelako helburuetarako edukiak aldatzeak eta erabiltzeak. Erabilera-baldintza hauen ondorioz, hemen adierazitako edukiak beste edozein Web edo sare informatikotan erabiltzea debekatuta dago.
Erabilera-baldintza hauek indarrean egongo dira webgunean aldatu gabe jarraitzen duten bitartean, eta LUKARIZ LANDA KLUBAk izango du edozein unetan horiek aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea; aldaketa horiek web-orrian adierazi beharko dira.
www.cclaukariz.com web-orriaren helburu nagusia LAUKARIZ LANDA KLUBAren zerbitzuei eta jarduerari buruzko informazioa ematea da
LAUKARIZ LANDA KLUBAk datu pertsonalak babesteko legezko betebeharra hartu du bere gain, bereziki honako hauei dagokienez: